XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ibaiaren errotik aldendu gabe, aurrera jo zuten eta honela eman zuten goiza txori berrien kantuak entzun eta beren irudiak oroimenaren errejistroan gordetzen.
Bazkaltzeko ordua iritsi zenean etxera itzultzea proposatu zion Dabidek arrebari.
Mutila erantzunik gabe gelditu zen.
Ezin izan zuen adierazi arrebarekiko desberdintasunaren aurreko bakardadeak beldurtu egiten zuela modu ezkutuago batean.
Orain bazekien arrebak bazekiela eta ez zitzaion aurrera egitea besterik gelditzen.
Arrastirian espero gabeko haran txiki batera heldu ziren.
Oihanaren argigunean eguzkiaren urre-galgarak sakontasun malenkoniatsuz janzten zituen hala erdiko zingira gardena nola uraren inguruko zuhaitzak; asko baitzeuden.
Fruitu helduen usain gozo, ferekagarriz gainezka aurkitu ziren anai-arrebak.
Lurrean eserita, arrastiriko kantu jauzia entzuteari eman zitzaizkion.
Bet-betan, ordura arte entzuniko kanturik ederrenak urratu zuen airea.
Behin, bitan, hirutan.